Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6354

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2018ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

2018ko irailaren 5ean argitaratu zen EHAAn (171. zk., 4420. zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018ko uztailaren 30ean emandako agindua. Horren bidez entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan, 2018an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean adierazitako entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean adierazitako entitateei diru-laguntza ematea, bertan zehaztutako zenbatekoetan.

3. artikulua.– Ebazpen honetako III. eranskinean adierazitako entitateei diru-laguntzarik ez agintzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ebazpen honekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN EDO ATZERA EGIN DUTEN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA JASOKO DUTEN ENTITATEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU LAGUNTZARIK GABE UTZITAKO EGITASMOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala