Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6350

161/2018 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Gasteizko Udalarekin, Araba Garapen Agentziarekin eta Euroleague Ventures SArekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, 2019an Final Four saskibaloi-txapelketa Gasteizen egiteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gasteizko Udalarekin, Araba Garapen Agentziarekin eta Euroleague Ventures SArekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, 2019an Final Four saskibaloi-txapelketa Gasteizen egiteko dena.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 5EKO 161/2018 EBAZPENARENA

Gasteizko Udalarekin, Araba Garapen Agentziarekin eta Euroleague Ventures SArekin lankidetza-hitzarmena, 2019an Final Four saskibaloi-txapelketa Gasteizen egiteko dena.

Akordioa, 2018ko azaroan 26an sinatuta Gasteizen.

Batetik,

Euroleague Ventures SA, enpresa horren izenean jarduten; egoitza soziala: 60, Grand-Rue, L-1660, Luxenburgo; identifikazio fiskaleko zenbakia: LU 286 090 44. Aurrerantzean, «EV», eta

Bestetik,

Vitoria-Gasteizko Udala; egoitza soziala: Espainia plaza, 1, 01001 Vitoria-Gasteiz; eta,

Araba Garapen Agentzia; egoitza soziala: Joaquin Jose Landazuri kalea, 15, 01008 Vitoria-Gasteiz; eta

Eusko Jaurlaritza; egoitza soziala: Lakuako Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz,

hemendik aurrerantz hiruroi «Anfitrioi» deituko diegu.

Bai EVri eta bai Anfitrioiari «Alderdi» deitzen zaie, indibidualki, eta «Alderdiak» batera aipatzen direnean.

Alderdi guztiek akordio hau izenpetzeko lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri; orobat aitortzen dute akordioak behartzen dituela euren gaitasunekin bat etorrita, libreki eta berezko moduan.

KONTUAN HARTUZKOAK

I.– EV enpresa saskibaloiko kluben Europako lehiaketa profesionala kudeatu, administratu eta antolatzeaz arduratzen da. Gaur egun, lehiaketa horri «Turkish Airlines EuroLeague" esaten diote (hargatik eragotzi gabe EVk lehiaketaren logotipoa, ikurra eta izena aldatu ahal izatea nahi duenean)», hemendik aurrerantz, «EuroLeague». Halaber, lehiaketarekin lotutako merkataritza-jarduerak sustatu eta garatzeaz arduratzen da enpresa. EVk kudeatzen ditu, era esklusiboan, eskubide hauek guztiak: ikus-entzunezkoak, sustapenekoak, lizentziamendukoak, merkaturatzekoak eta merkataritzako ustiapenekoak. Kudeatu ere, lotura duten bitartean EuroLeagueko Final Four delakoarekin (hemendik aurrerantz, «Final Four») eta horren jarduera osagarriekin, Fanzone eta U-18 Torneoa, besteak beste (hemendik aurrerantz, «Jarduera Osagarriak») (Final Four eta Jarduera Osagarriak batera izendatzeko «Ekitaldia» erabiliko da); eta

II.– Anfitrioiak Gasteizen egin nahi ditu Final Four eta 2018-2019 ekitaldiko Jarduera Osagarriak (hau da, Final Four 2019), akordio honetan jasotakoarekin bat etorrita, zeinak EuroLeague Ventures SAk, Saski Baskonia SADek eta Arabako Foru Aldundiak 2018ko maiatzaren 11n sinatutako elkar ulertzeko memoranduma ordezten baitu.

III.– Alderdi biek adierazten dute Ekitaldiaren xede nagusia kirola sustatzea dela, eta, bereziki, saskibaloia eta hari lotutako balio guztiak, batez ere gizarte- eta hezkuntza-dimentsioari lotutakoak.

Hortaz, alderdiek akordioa gauzatzen dute, honako hauek kontuan izanda:

KLAUSULAK

1.– Xedea.

Akordio honek arautzen ditu ekitaldiaren antolakuntzaren baldintzak, baita alderdien arteko harremanak nolakoa izan behar duen ere, antolakuntzari dagokionez. Hala ere, kasu guztietan, EuroLeague Ventures SAren edo EVk izendatutako beste edozein enpresaren zuzendaritzaren eta gainbegiratuaren pean gauzatuko da antolakuntza, akordio honen klausulak eta eranskinak betetzea bermatzeko.

2.– Ekitaldiaren data.

Final Four 2019ko maiatzaren 1etik ekainaren 4ra egingo da. Anfitrioiak data zehatzen berri jasoko du dagokion denboraldirako egutegia onartu bezain fite; betiere, 2018ko uztailaren 15a baino lehen.

3.– Lehiaketa-arauak.

3.1.– EVk ezarriko ditu ekitaldiaren arauak. Orokorrean, kirol ekitaldietan edozein kontu sortuz gero, EVk ebatziko du (besteak beste, Final Four eta U-18 Torneoaren lehiaketaren sistema ezartzea, partiden eta partiden aurreko entrenamenduen hurrenkera eta orduak eta aldagelen esleipena).

3.2.– EVk Final Fourreko joko-sistema zehatzaren berri emango dio Anfitrioiari, beranduenik 2018ko uztailaren 31n. Final Fourren, gutxienez hiru partida jokatuko dira, barnean hartuta finalerdietako bi partida eta finaleko bat. Horrez gain, EVk hirugarren partida jokatzeko aukera dauka, baldin eta ziurtatzen badu behar bezala jakinarazten diola Anfitrioiari.

4.– Final Fourreko partiden lekua.

Ekitaldia Fernando Buesa Arenan egingo da (hemendik aurrerantz, «Estadioa»), Gasteizen.

5.– Beste instalazio eta zerbitzu batzuk.

Saskibaloiari lotutako balioak behar bezala hedatzeko, alderdiek fede onez kolaboratuko dute Arabako herritarrei, bereziki gazteei eta eskola-adinekoei, zuzendutako ekintza-programaren garapenean, bertako boluntarioen aktibazioa lortzeko ekitaldirako.

Horrez gain, Anfitrioiak, EVrekin adostu ostean, Araban saskibaloia sustatzeko beste ekintza batzuk proposa ditzake.

6.– Ikus-entzuneko eskubideak, internetekoak eta telefonia mugikorrekoak.

EVk beretzat erreserbatzen ditu eskubide esklusiboak ekitaldia grabatu, eman eta erreproduzitzeko egun ezagutzen diren edo geroan asma daitezkeen bide eta forma guztietan.

7.– Babesleak, publizitatea eta merchandising-salmenta.

7.1.– EV da ekitaldirako babesleak negoziatu eta lortzeko arduradun bakarra.

7.2.– Gorago ezarritakoa gorabehera, EVk Anfitrioiari ematen dizkio 1. eranskineko onurak 2018-19 denboraldirako. Anfitrioiak aitortzen du EVk blokeatutako kategoria-zerrenda bat eman diotela, eta onartzen du zerrenda hori alda edo handi daitekeela etorkizunean.

7.3.– EVk eutsi egingo dio jardun orori, baldin eta zerikusirik badu diru-sarrerak sortzen dituzten sustapen-salmentarekin, publizitatearekin, produktuen erakusketarekin, produktu-laginketarekin eta merchandising-artikuluen salmentarekin eta/edo bestelako merkataritza-jarduerekin.

7.4.– EVk baimendu, diseinatu eta ekoitziko du Final Fourrekin lotutako merkataritzako edozein sustapen-ekitaldi.

8.– Sustapena.

EV da ekitaldiaren jendaurreko sustapenaren eta komunikazioaren arduradun bakarra.

EV izango da ekitaldiaren irudiaren diseinuaren eta ezarpenaren arduradun bakarra, Estadioaren barruan zein kanpoan. «Ekitaldiaren Irudi»tzat hartuko dira hauek dituzten sorkari guztiak: Final Fourren irudi ofiziala eta/edo berorren bertsio aldarazia, Final Fourren logotipoa (EVk emango du diseinua) eta EuroLeagueren sustatzaile eta bazkide ofizialen logo guztiak sartzeko aukera.

EVk baimendu, diseinatu eta ekoitziko du Final Four-ekin lotutako merkataritzako edozein sustapen-ekitaldi.

9.– Sarreren salmenta eta harrera.

EVk kudeatuko du Estadioko sarrera-salmentaren inbentario osoaren sarreren salmenta, eta diru-sarrera guztiei eutsiko die, era esklusiboan. Horrez gain, alde bakarretik esleituko dio sarrera-salmentaren egungo bazkideari edo nahi duen bazkide bati lehen mailako eta bigarren mailako sarreren salmentaren administrazioa eta horrekin lotutako eragiketa guztiak.

10.– Segurtasuna.

10.1.– EV eta Anfitrioia lankidetza eta koordinazio estuan arituko dira nazioarteko kirol-ekitaldi honetako jarduera guztiak behar bezala gara daitezen bermatzeko, eta adostuko dute segurtasun- eta larrialdi-batzordea eratzea eta kasuan kasuko ordezkarien arteko harremanei ekitea, ekitaldi osoko segurtasunaren plangintza jorratzeko, beranduenez 2018ko amaieran.

Anfitrioia, Final Four eta Jarduera Osagarriak egiten diren hiriko/eskualdeko/herrialdeko agintariek ordezkatuta, ekitaldiaren eta tartean sartutako pertsona guztien segurtasunaren eta babesaren arduradun bakarra da, eta prebentzio-neurri egokiak hartuko ditu hirian/eskualdean/herrialdean, leku guztietan (besteak beste, Estadioan, gimnasioetan, FanZonen, hoteletan, aireportuan eta abarretan) eta ingurumarietan, Ekitaldia –sona handiko nazioarteko kirol ekitaldia da– segurtasunez eta artez gara dadin.

Kasuan kasuko agintariak (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila) arriskuak ebaluatuko ditu eta ekitaldiaren segurtasun orokorreko plan integrala zuzendu. EVk behar bezala emango dio Segurtasun Sailari ekitaldiaren programaren eta beharrezko diren bestelakoen berri, eurok zehaztu bezain fite eta garaiz, beharrezko atazak gauza daitezen.

10.2.– 10.1 klausulan ezarritakoa gorabehera, eta bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldien alorrean dituen protokoloekin, Ertzaintza arduratuko da kanpoko segurtasunaz –Gasteizko Udaltzaingoaren lankidetzaz, hala badagokio– Fernando Buesa Arenan, kirol ekitaldiak egiten diren eraikin eta instalazioetan eta hoteletan. Halaber, Final Fourren parte hartuko duten ekipoei eskolta emango die Euskal Autonomia Erkidegora heltzen direnetik bertotik ateratzen diren arte, bai eta egonaldian ere, arriskuen azterketan ezarritako beharrizanen arabera. Era berean, eskolta-zerbitzua beste talde batzuei eskainiko zaie ekitaldian, hala nola VIP ospetsuei, arbitroei, gazte-ekipoei eta beste batzuei, Ertzaintzak egindako arrisku-ebaluazioak halaxe zehazten badu, betiere arrisku-azterketak halaxe eskatzen badu.

Arriskuak ebaluatuta zehazten bada beharrezkoa dela gorago aipatutako segurtasun-zerbitzuak ematea, baita segurtasunaren eta larrialdi-kudeaketaren inguruko beste toki-agintaritza batzuen zerbitzuak ere –barnean hartuta bonba-ekorketa eta polizia-indarren esku-hartzea tokietako edozeinen barruan–, zerbitzu horiek eman egingo dira EVri inolako gasturik sortu barik.

Era bertsuan, Euskal Autonomia Erkidegoko protokoloekin bat etorrita, EVk, gastuak bere gain hartuta, segurtasun-enpresa baten zerbitzuak hautatu eta kontratatuko ditu. Enpresa horrek eskuratuko ditu Estadiorako, hoteletarako eta Ekitaldiko gainerako lekuetarako beharrezkoak diren segurtasun pribatuko langileak. EVk aukeratutako segurtasun-enpresa arduratuko da segurtasun-planak definitu eta betearazteaz ekitaldiko leku guztietan, baita sarreretan ere, poliziaren ikuskapenaren mende, arrisku-ebaluazioak halaxe gomendatzen badu.

10.3.– EVk kudeatuko du egiaztapenak eman, jaulki eta entregatzea. EVk definituko du zenbat akreditazio esleitu Anfitrioiari, garatzen diren atazen arabera. Anfitrioiak ekitaldia baino bi hilabete lehenago aurkeztuko du eskaeren azken zerrenda. Alderdiek adosten dute EVk azken akreditazioen zerrenda eta sarguneak baino ez dituela zehaztuko. Behin segurtasun- eta larrialdi-batzordeak segurtasun publikoko zerbitzuen beharrizanak definituta, EVk eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zuzenean kudeatuko dute zerbitzu horietarako akreditazio-kopurua eta -mota, beharrezkoak diren neurrian.

11.– Ordainketa.

11.1.– Anfitrioiak EVri 4.000.000 (lau milioi) euroko tarifa garbia ordainduko dio, eta honako epe hauetan transferituko da, behin anfitrioi-alderdi bakoitzak faktura egokia jasota, jarraian aipatutako moduan:

– 500.000 euro, 2018ko uztailean, Araba Garapen Agentziak ordaindu beharrekoa.

– 250.000 euro, 2018ko uztailean, Gasteizko Udalak ordaindu beharrekoa.

– 500.000 euro, 2018ko urrian, Araba Garapen Agentziak ordaindu beharrekoa.

– 1.000.000 euro, 2018ko urrian, Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharrekoa.

– 500.000 euro, 2018ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharrekoa.

– 750.000 euro, 2019ko urtarrilean, Gasteizko Udalak ordaindu beharrekoa.

– 500.000 euro, 2019ko martxoan, Araba Garapen Agentziak ordaindu beharrekoa.

11.2.– Kopuru horien zenbateko garbia EVren banku-kontuan (bezeroentzako formularioan ematen da, 2. eranskin gisa) ordainduko da, federazio-, eskualde- edo toki-legeen arabera aplikatu behar diren zerga eta gobernu-ebaluazioekiko independenteki.

Gorago aipatutako faktura bakoitza dagokion ordainketaz arduratu behar duen erakundeari jaulkiko zaio, 11.1 klausulan azaldutakoarekin bat etorrita.

11.3.– Gorago azaldutako edozein kopuru ordaintzen ez bada, akordioaren ez betetzetzat joko da, eta EVk, nahierara, automatikoki izango du eskubidea hitzarmena bertan behera uzteko eta/edo hitzarmenari eusteko, gorago aipatutako tarifari % 3 gehituta.

12.– Xedapen batzuk.

12.1.– Anfitrioiak bermatu behar du anfitrioi-hiriko toki-, udal-, eskualde- eta gobernu-agintaritzen laguntza jasotzen duela. Era berean, bermatu egingo du agintaritza horiek proiektuan parte hartzea.

12.2.– Anfitrioiak bermatuko du hiria/eskualdea ez dela saiatuko saskibaloiko beste ekitaldi garrantzitsu bat hartzen Final Four egiten den denboraldian, EVk aldez aurretik baimendu gabe. Ekitaldi horietakoak dira, besteak beste, honako hauek: Munduko Txapelketak, Europako Txapelketak, FIBA Basketball World Cup, FIBA EuroBasket Cup eta NBAko ekitaldiak eta erakustaldiak.

12.3.– Anfitrioiak lagundu behar dio EVri sarrera- eta irteera-bisatuak lortzeko izapideak egiten, beharrezkoa denean, taldeek, langileek, bezeroek eta gonbidatuek herrialdera oztoporik eta atzerapenik gabe sartu eta bertatik irten ahal izateko.

12.4.– Anfitrioiak bermatuko du behar bezala kudeatuko direla aduana-izapide guztiak (Espainiako sarrera eta irteera) ekitaldiarekin lotutako ondasun guztien bidalketa eta entrega guztietarako, EVren bazkideenak barne.

12.5.– Anfitrioiak onartzen du ingelesa izatea ekitaldiaren hizkuntza ofiziala. Aurrekoa galarazi gabe, EVk bermatzen du eskualdeko bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, sartzea ekitaldietako plataforma espezifikoetan eta komunikazio-elementuetan, adibidez: orientatzeko seinaleak Estadioan eta beste instalazio batzuetan eta segurtasun-mezuak. Horrez gain, Anfitrioiak eskatuta, EVk aintzat hartuko du euskararako aldi bereko itzulpena prentsaurrekoetarako itzulpen-sistemarako, baldin eta bideragarria bada eta Anfitrioiak heltzen badie beste hizkuntza bat sartzeak ekar ditzakeen kostu gehigarriei.

13.– Ezinbesteko arrazoiak.

Legean aldaketa sakonik gertatuz gero, bereganatutako betebeharrei eta/edo eman beharreko zerbitzuei eragiten diena, edo Final Four bertan behera geratu zein atzeratuz gero EVren kontroletik kanpoko ezusteko arrazoiak direla bide eta EVk ezin izan badu aurreikusi (esaterako, besteak beste, ezinbesteko arrazoiak (lurrikarak eta bestelako hondamendi nazionalak), gerra, terrorismoa (edo horien mehatxu sinesgarria), kalteak garraio publikoan, itzalaldiak, klima-gatazkak edo lan-gatazkak, medikuntza-hondamendia), Alderdiek kontratua suntsiaraz dezakete, kalte-galerengatiko inongo ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

14.– Eskubideen transferentzia.

Alderdi biek izendatuki adosten dute EV, une honetatik aurrerantz, baimenduta dagoela akordio honetan jasotako edozein eskubide zein betebehar hirugarren bati transferitu, azpilizentziatu, eskualdatu edo lagatzeko, baldin eta hirugarren hori EVk kontrolatzen badu zuzenean edo zeharka, edo EVk kontrolatua bada edo EVren kontrolpean badago. Hirugarrena subrogatuta egongo da EVren betebehar eta eskubide guztietan. Horrezaz gain, Anfitrioiak erantzukizuna izango du hirugarren horren aurrean, akordio honen ondoriozko eskubide eta betebehar berberekin.

15.– Betebeharrak ez betetzea.

Baldin eta Anfitrioiak behar den epean ematen ez badu hitzarmenean eta berorren eranskinetan jasotako ezelako zerbitzurik, EVk, nahierara, kanpoko zerbitzu-hornitzaile bat aukeratu eta kontrata dezake. Kasu horretan, Anfitrioiaren betebeharra izango da kostuak bereganatzea.

Deusetan galarazi gabe hitzarmen honen beste klausula batzuetan ezarritakoa, baldin eta Alderdi batek ez baditu betetzen akordio honetan ezarritako betebeharrak, konpentsazioa emango dio beste alderdiari ez-betetze horren ondorioz sortutako kalteengatik (barnean hartuta bete duen Alderdiak bere eskubideak eskatzeagatik ordaindu beharreko judizio-gastuak eta judizioz kanpokoak).

16.– Aplikatu beharreko legeria eta eztabaidak.

Akordio hau Suitzako zuzenbide substantiboaren arabera arautu eta interpretatzen da.

Eztabaidarik izanez gero akordio honen ondorioz edo akordio honen inguruan, arbitraje-auzitegi batek ebatziko du Nazioarteko Merkataritza Ganberaren arbitraje-araudiaren arabera; araudi horren arabera izendatutako hiru arbitrok osatuko dute auzitegi hori. Arbitrajearen lege-egoitza Luganon (Suitza) egongo da. Arbitraje-prozeduretan erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da. Arbitraje-auzitegiak behin betiko arbitraje-ebazpena emateko duen epea hiru hilekoa da; arbitraje-auzitegiko buruak soilik ezarri ahal izango du edozein behin-behineko neurri edo neurri kontserbatzaile, urgentzia larrienarekin aginduta.

Akordio hau ingelesezko eta gaztelaniazko bertsio batean dago sinatuta. Desadostasunik izanez gero edozein klausularen interpretazioaren inguruan, ingelesezko bertsioa gailenduko da.

Horren guztiaren fede emateko, agiri hau sinatu dute goian aipatutako datan.

Euroleague Ventures, SA,

GONZALO PERÉZ DE CASTRO.
ENRIC ROJAS.

Vitoria-Gasteizko Udala,

GORKA URTARAN.

Araba Garapen Agentzia,

PILAR GARCÍA DE SALAZAR.

Eusko Jaurlaritza,

BINGEN ZUPIRIA.

HITZARMENAREN 1. ERANSKINA

Anfitrioiak publizitate paketeak jasoko ditu, eranskin honetan zehaztutako eskubideekin, jarraian adierazten den moduan; jaso ere, bere markarako eta 2018-19 denboraldian (urriaren 1etik ekainaren 30era). EVri komunikatuko zaizkio 2018ko irailaren 1a baino lehen:

Anfitrioi ari den alderdi bakoitzak bere gain hartuko du ardura hau, kostu eta guzti: bere marka ondoren aipatutako onuretan erakusteko behar diren materialak ematea, EVk ezarritako betekizun teknikoak eta epeak kontuan izanda, salbu eta EVk eskaintzen duenean bere burua kasuan kasuko materialen ekoizpena zuzenean administratzeko.

1. MARKAKO ELKARTZE-PROGRAMA.
EUSKO JAURLARITZA.

Marketin-eskubideak eta jabetza intelektualarenak.

– Izendapen ofiziala: EuroLeague Basketballeko bazkide ofiziala.

– EuroLeague Basketballeko txapelketen gaineko eskubideak, ekitaldien eta programen logotipoak, barnean hartuta kluben logotipo guztiak marketin-kanpainak sortzearekin lotuta (EuroLeague Basketballek onartu behar ditu aldez aurretik diseinu guztiak).

– EuroLeague Basketballeko jokalarien irudi onartuetarako irispidea.

Above the line (lerroaren gaineko) publizitatearen onurak:

– Marka integratzea telebistako grafikoetan, telebistaz ematen diren EuroLeagueko partida guztietan (partidaren estatistikak –Game Stats– 2 bi aldiz 5 minutuan partida bakoitzeko jolas-denboran).

– Minutu 1ean erakustea, partida bakoitzeko, kantxako publizitate-sistemetan EuroLeagueko Final Fourrean.

Below the line (lerroaren azpiko) publizitatearen onurak:

– EuroLeague eta EuroCupeko partida guztietan plazaratuko den publizitate-kokapena (estadioaren aukeren arabera).

– Guztira, 200 sarrera (EuroLeagueko Final Four eta EuroCupeko finalak izan ezik) lehentasuneko eserlekuen eremuetan (5 sarrera gehienez partida bakoitzeko), baldin eta ofizialki eskatzen badira partida baino astebete lehenago.

– A mailako lehentasuneko 4 sarrera EuroLeagueko Final Fourreko eta EuroCupeko finaletarako (hospitaletatea EuroLeagueko Final Fourrerako baino ez dago bermatuta).

– B mailako lehentasuneko 10 sarrera EuroLeagueko Final Fourrerako.

Bitarteko digitalak, harreman publikoak eta marketina:

– Marka erakustea EuroLeague Basketballeko marketineko bazkide-orrialdean.

– EuroLeague Basketballen YouTube, Facebook eta/edo Twitter kanaletan iragarki bat sartzeko eskubidea (uztailean eta abuztuan izan ezik).

– Markaren ikus-elementu bat joko-txanda bakoitzeko, EuroLeague Basketballen sare sozial ofizialen kanaletako batean argitaratuko dena (EuroLeagueko 1. txandatik 12.era).

– Zale-lehiaketa antolatzeko aukera, euskarria emanda EuroLeague Basketballen hedabide sozialen kanalen bidez.

– EuroLeagueko telebistako denboraldi-pase kopuru mugatu bat deskontuarekin erosteko aukera.

– Marka erakustea prentsara zuzendutako EuroLeague Basketballeko hedabideen plataformetan, prentsa-ohar digitalen bitartez.

2. MARKAKO ELKARTZE-PROGRAMA.
ARABA GARAPEN AGENTZIA.

Marketin eta IP eskubideak:

– Izendapen ofiziala: EuroLeague Basketballeko bazkide ofiziala.

– EuroLeague Basketballeko txapelketen gaineko eskubideak, ekitaldien eta programen logotipoak, barnean hartuta kluben logotipo guztiak marketin-kanpainak sortzearekin lotuta (EuroLeague Basketballek onartu behar ditu aldez aurretik diseinu guztiak).

– EuroLeague Basketballeko jokalarien irudi onartuetarako irispidea.

Above the line (lerroaren gaineko) publizitatearen onurak:

– Marka integratzea telebistako grafikoetan, telebistaz ematen diren EuroLeagueko partida guztietan (partidaren estatistikak –Game Stats– 2 bi aldiz 5 minutuan partida bakoitzeko jolas-denboran).

– Minutu 1ean erakustea, partida bakoitzeko, kantxako publizitate-sistemetan EuroLeagueko Final Fourrean.

Below the line (lerroaren azpiko) publizitatearen onurak:

– EuroLeague eta EuroCupeko partida guztietan plazaratuko den publizitate-kokapena (estadioaren aukeren arabera).

– Guztira, 200 sarrera (EuroLeagueko Final Four eta EuroCupeko finalak izan ezik) lehentasuneko eserlekuen eremuetan (5 sarrera gehienez partida bakoitzeko), baldin eta ofizialki eskatzen badira partida baino astebete lehenago.

– A mailako lehentasuneko 4 sarrera EuroLeagueko Final Fourreko eta EuroCupeko finaletarako (hospitaletatea EuroLeagueko Final Fourrerako baino ez dago bermatuta).

– B mailako lehentasuneko 10 sarrera EuroLeagueko Final Fourrerako.

Bitarteko digitalak, harreman publikoak eta marketina:

– Marka erakustea EuroLeague Basketballeko marketineko bazkide-orrialdean.

– EuroLeague Basketballen YouTube, Facebook eta/edo Twitter kanaletan iragarki bat sartzeko eskubidea (uztailean eta abuztuan izan ezik).

– Markaren ikus-elementu bat joko-txanda bakoitzeko, EuroLeague Basketballen sare sozial ofizialen kanaletako batean argitaratuko dena (EuroLeagueko 13. txandatik 24.era).

– Zale-lehiaketa antolatzeko aukera, euskarria emanda EuroLeague Basketballen hedabide sozialen kanalen bidez.

– EuroLeagueko telebistako denboraldi-pase kopuru mugatu bat deskontuarekin erosteko aukera.

– Marka erakustea prentsara zuzendutako EuroLeague Basketballeko hedabideen plataformetan, prentsa-ohar digitalen bitartez.

3. MARKAKO ELKARTZE-PROGRAMA.
VITORIA-GASTEIZKO UDALA.

Marketin-eskubideak eta jabetza intelektualarenak.

– Izendapen ofiziala: EuroLeague Basketballeko bazkide ofiziala.

– EuroLeague saskibaloiko txapelketen gaineko eskubideak, ekitaldien eta programen logotipoak, barnean hartuta kluben logotipo guztiak marketin-kanpainak sortzearekin lotuta (EuroLeague Basketballek onartu behar ditu aldez aurretik diseinu guztiak).

– EuroLeague Basketballeko jokalarien irudi onartuetarako irispidea.

Above the line (lerroaren gaineko) publizitatearen onurak:

– 2 minutuan erakustea partida bakoitzeko kantxako publizitate-sistemetan EuroLeagueko Final Fourren.

Below the line (lerroaren azpiko) publizitatearen onurak:

– EuroLeague eta EuroCupeko partida guztietan plazaratuko den publizitate-kokapena (estadioaren aukeren arabera).

– Guztira, 200 sarrera (EuroLeagueko Final Four eta EuroCupeko finalak izan ezik) lehentasuneko eserlekuen eremuetan (5 sarrera gehienez partida bakoitzeko), baldin eta ofizialki eskatzen badira partida baino astebete lehenago.

– A mailako lehentasuneko 4 sarrera EuroLeagueko Final Fourrerako eta EuroCupeko finaletarako (hospitaletatea Final Fourrerako baino ez dago bermatuta).

– B mailako lehentasuneko 10 sarrera Final Fourrerako.

Bitarteko digitalak, harreman publikoak eta marketina:

– Marka erakustea EuroLeague Basketballeko marketineko bazkide-orrialdean.

– EuroLeague Basketballen YouTube, Facebook eta/edo Twitter kanaletan iragarki bat sartzeko eskubidea (uztailean eta abuztuan izan ezik).

– Markaren ikus-elementu bat joko-txanda bakoitzeko, EuroLeague Basketballen sare sozial ofizialen kanaletako batean argitaratuko dena (25. txandatik kanporaketetara).

– EuroLeagueko telebistako denboraldi-pase kopuru mugatu bat deskontuarekin erosteko aukera.

– Zale-lehiaketa antolatzeko aukera, euskarria emanda EuroLeague Basketballen hedabide sozialen kanalen bidez.


Azterketa dokumentala