Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6349

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «135/2017 Ebazpena, abenduaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea. Erabaki horren bidez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, udaltzaingoarekiko polizia-lankidetzaren arlokoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako Ebazpen honetan: «135/2017 Ebazpena, abenduaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea. Erabaki horren bidez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, udaltzaingoarekiko polizia-lankidetzaren arlokoa» (2017ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 246. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Gaztelaniazko argitalpenean, hamaseigarren klausularen bigarren paragrafoan, 2017/6264 (14/15) orrialdean,

honela dio:

«Sin perjuicio de las funciones encomendadas a la Comisión de Seguimiento, prevista en la cláusula decimotercera, las cuestiones litigiosas que surjan entre las partes durante el desarrollo y ejecución del presente convenio, se someterán a la jurisdicción contencioso-administrativa.»

baina honela esan behar du:

«Sin perjuicio de las funciones encomendadas a la Comisión de Seguimiento, prevista en la cláusula decimocuarta, las cuestiones litigiosas que surjan entre las partes durante el desarrollo y ejecución del presente convenio, se someterán a la jurisdicción contencioso-administrativa.»


Azterketa dokumentala