Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
6329

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 10ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Euskal Etxeei 2018-2019 ikasturteko euskara-eskolengatik emango zaizkien diru-laguntzen eskaerak.

AURREKARIAK

1.– 2018ko urriaren 29ko EHAAn, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko irailaren 17ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen haren bidez arautzen da euskarazko eskolak ematen dituzten Euskal Etxeei diru-laguntzak emateko modua.

2.– Ebazpen horren 2. artikuluan finkatu zen zuzkidura berrehun eta hogeita hamalau mila (234.000) eurokoa izango dela gehieneko diru.

3.– Deialdiaren 7. artikuluak xedatzen du Euskal Etxeetako euskaltegientzako diru-laguntzen modulua 11,50 eurokoa izango dela talde/orduko eta diru-laguntzak nahiko ez badira baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, hainbanatuko direla onuradunen artean.

Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei eta pertsonei ematea bertan zehazturiko kopuruko diru-laguntza.

Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2018ko abenduaren 10a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala