Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2018ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6301

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostutako neurrien gainean bideratutako 348/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu den ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostutako neurrien gainean bideratutako 348/2018-R prozeduran, epaia eman da 2018-10-15ean; Mario Garcia Guijarro interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.

Fiskaltzak soilik aurkez dezake apelazio-errekurtsoa epai honen kontra, ezkontzan izandako seme-alaba adingabekoen alde egiteko.

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Mario Garcia Guijarro demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko abenduaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala