244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
6264
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren zenbait ebazpen, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espediente batzuetan emanak –beherago zehaztuak–.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.
Ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan duzu eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.