Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6263

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 568/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

568/2018 prozedura laburtua, Ertzaintzaren funtzionario batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariaren presuntziozko ebazpenaren kontra jarritakoa; Presuntziozko ebazpen horrek ezetsi egiten zuen Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduran aurreikusitako ikastaroan onartua izateko eskaera. Hautaketa-prozedura horretarako deialdia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenak egin zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesak defendatzeko.

Arkauti, 2018 abenduaren 11.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala