Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6261

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita kautela-neurria berresten duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabaki bat.

14560174R zenbakidun NANa duen interesdunari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi kautela-neurria berresten duen erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honekin jakinarazten zaio 2018ko azaroaren 16an berretsi zela inspekzio sanitarioak hartutako kautela-neurria.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua, Bilbao – Aholkularitza juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» bezala izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko abenduaren 12a.

Bizkaiko Osasun lurralde-ordezkaria,

JESÚS ZUBIA ARRATIBEL.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala