Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6260

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoko laborategiaren zerbitzu-prestazioaren ondorioz zordundutako tasen zerrenda.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio epe hauek dituela zor dituen kopuruak borondateko aldian ordaintzeko:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, argitaratze-egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada, argitaratze-egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Halaber, ohartarazten zaio zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira premiamendu-bidera joko dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan erantzungo dira zor honi buruzko kontsultak (Olagibel kalera 38, Vitoria-Gasteiz).

Honen bidez jakinarazitako likidazioekin ados egon ezean, aukerako errekurtso hauetako bat jarri ahal izango dira, baina ez biak batera:

1.– Likidazio hauek berraztertzeko errekurtsoa likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, Tributuen Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Aurreko paragrafoko epe berean, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar daiteke Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Errekurtsoetariko bata zein bestea aurkeztu, ez da etengo administratibo-egintza, non eta errekurtsoa aurkezteko unean zorraren zenbatekoa bermatzen ez den Tributuen Lege Orokorrean ezarritako eran.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala