Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6251

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 762/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 762/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Estefania Garcia Lopez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-29an. Hona hemen epaitza:

268/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 762/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Limite 24 S.L:, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik izan gabe.

Demandatua: Estefanía Gracia López andrea, auzi-ihesean dena.

Mailegu baten kontratua dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Ezesten dut Limite 24 S.L.k Estefanía Gracia López andrearen aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatua absolbituta geratzen da beraren kontra baliatutako uzietatik.

Limite 24 S.L.ri ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Estefania Garcia Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala