Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6247

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1032/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1032/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Kaddour Hammoune.

Alderdi demandatua: Maria Da Graca Fernandes.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

678/2018 EPAIA

Epaia ema duen epaile magistratua: Julia Saurí Martín.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2018ko azaroaren 29a

Alderdi demandatzailea: K.H.

Abokatua: Fernando Gomez Menchaca.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Alderdi demandatua: Maria Da Gracia Fernandes.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Julia Saurí Martín epaile-magistratuak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile titularrak, ohiko ordezkapen baten jardunean, adostasunik gabeko dibortzio-prozedura honen berri izan du jurisdikzio zibileko lehen auzialdian, 2017an, 1032 erregistro-zenbakiarekin, ahozko entzunaldi publikoan, eta idazpuruan adierazitako alderdiek hartu dute parte.

EPAITZA

Baiesten dut epaitegietako prokuradore Virginia Tejerina Badiolak K.H. ordezkatuz aurkeztutako demanda, María Da Gracia Fernandesen aurkakoa; horrenbestez

Dekretatzen dut alderdien arteko ezkontza-lotura dibortzioz desegitea, halako manu baten ondoriozko legezko eragin guztiekin.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz Erregistro Zibilari, non ezkontza inskribatuta baitago, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: -. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epatzeko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko azaroaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala