Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6243

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 256/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bilbao, 2018ko azaroaren 26a. Carolina Garcia Goni, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko laugarren sekzioko Justizia Administrazioaren letradua.

Jakinarazten dut: auzitegiko sekzio honetan, AMD 256/2018 apelazio-erroilua izapidetzen ari da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko azaroaren 13an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia, bulego judizial honetan.

Eta Ervin Jamil Ramirez River demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu non dagoen–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpen horren aurka, kasazio-interesarengatiko kasazio-errekurtsoa eta/edo arau-hauste prozesalarengatiko errekurtsoa aurkez dezakeela demandatu auzi-iheslariak; horretarako, 20 eguneko epea du, eta, errekurtsoak aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da bakoitzeko.

Bilbao, 2018ko azaroaren 26a.

Justizia Administrazioaren letradua,

CAROLINA GARCIA GONI.


Azterketa dokumentala