Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6239

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearekin bat etorriz izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2018ko martxoaren 28ko agindu bat eman zuen, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio goian aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari; gerora, 2018ko arazoaren 29an, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zuen, behin artikuluak idatzi ondoren.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak –kasu honetan eragiten diete– eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jakinarazi egingo dira.

Horretarako jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutako guztiagatik, dekretu-proiektu hori prestatzen hasteko prozedurari hasiera ematen dion Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Aginduaren ebazpen-zatiaren bigarren apartatuarekin bat etorriz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuaren 10. artikuluko d) letra dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Goragoko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku honetan: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, www.euskadi.eus web-orrian.

Hirugarrena.– Alegazioak Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzan aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariari zuzendu behar zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria,

AMAIA ARTEAGA DAÑOBEITIA.


Azterketa dokumentala