Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
6235

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2018. urtean euskal etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bitartez, euskal etxeei 2018ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza horiek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako ebazpenean izendatuta, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta esleipen-proposamen bat egin du. Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako euskal etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatutako euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak egin ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean aipatutako euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak egin ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak daude, eta esleitzeko gehieneko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena.– Diru-laguntzak ez esleitzea V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,

Gorka Álvarez Aranburu

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK (69)
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IV. KAPITULUAN ESLEITUTAKO ESKAERAK (67)
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
VII. KAPITULUAN ESLEITUTAKO ESKAERAK (27)
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
VII. KAPITULUKO ORDEZKO ESKAERAK (10), LEHENTASUN-ORDENAN
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala