Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
6234

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak, iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo 70, 1. solairua, 20015 Donostia.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala