Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6209

437/2018 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Debabarrena ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Debabarrena ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buruaren postua betetzeko lehiaketarako deialdia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Debabarrena ESIko zuzendari gerentearen irailaren 20ko 391/2017 Ebazpenaren bidez, Debabarrena ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buruaren postua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpen hori 2017ko urriaren 25eko EHAAn (204. zk.), 2017ko urriaren 31ko BOEn (264. zk.) eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu da.

Bigarrena.– Erretiratu egin da aurkeztu den hautagai bakarra.

EBATZI DUT:

Deklaratzea bete gabe geratu dela Debabarrena ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buruaren postua betetzeko deialdia, ez da-eta batere hautagairik aurkeztu.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Mendaro, 2018 apirilaren 16a.

Debabarrena ESIko zuzendari gerentea.
E (345/2017 Ebazpena, uztailaren 14koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

JUAN RAMÓN DE LA PUENTE PAGOLA.


Azterketa dokumentala