
243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6204
2060/2018 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Iñaki Salegi Etxebeste jauna lau urterako izendatu baita, luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru.
Martxoaren 20ko 471/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru postu bat lehiaketa bidez betetzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Iñaki Salegi Etxebeste jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru.
Bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Salegi Etxebeste jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapenak lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2018ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena egitea onartzen ez bada behintzat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen honen iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2018ko azaroaren 16a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS