Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6201

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2019. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2018ko abenduaren 4an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2019. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2019. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2019. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

1.– Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Debagoieneko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

2.– Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalak, Debabarreneko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

3.– Hondarribiko eta Irungo udalak, Bidasoako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

4.– Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

5.– Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako udalak, Goierriko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

6.– Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak, Oarsoaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

7,– Alegia, Billabona, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

8.– Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak, Urola Kostako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

9.– Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

10.– Legazpiko eta Zumarragako udalak, Urola Garaiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

11.– Donostiako Udala:

(Ikus .PDF)

12.– Vitoria-Gasteizko Udala:

(Ikus .PDF)

13.– Bilboko Udala:

(Ikus .PDF)

14.– Barakaldoko Udala:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala