Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6175

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 11koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroaren dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroa arautzeko dekretu-proiektua landu du, zeina xedapen orokorrak lantzeko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu beharko baita. Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira. Horrenbestez, Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroaren dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren 7.g) eta 8.1.c) artikuluetan ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroaren dekretu-proiektua jendaurrean erakustea, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean.

Bigarrena.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publiko nahiz pribatuk aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko gardentasunaren atariko «Legegunea» espazioan (http://www.legegunea.euskadi.eus/garrantzi-juridikoko-dokumentazioa/euskadiko-turismo-enpresen-eta-jardueren-erregistroaren-gaineko-dekretua/x59-contfich/eu/) eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismoko atarian (www.euskadi.eus/turismo), eta egoki iritzitako alegazioak egiteko egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.


Azterketa dokumentala