Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6162

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Unai Aberasturi Gorriño jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Administrazio Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Unai Aberasturi Gorriño jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN.: ****3858-V. Kodea: AGC8L1 – D00233-13. Jakintza arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Bete beharreko zereginak: «Administrazio Zuzenbidea I».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 5a.

Errektorea.
E (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala