Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERRENTERIAKO UDALA
6089

IRAGARKIA, Ekintza Plana daukan «Errenteriako Soinu-ingurua hobetzeko plana 2017-2021» onartzeari buruzkoa.

Hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratu da erabaki hau, Tokiko Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 6an hartutakoa.

ERABAKI DU:

1.– Tramitera onartzea aurkeztutako alegazioak, erabaki honen azalpen-zatian adierazitakoak.

2.– Ezestea zati batean 1. alegazioa eta osorik 2. alegazioa, eta zati batean baiestea 1. alegazioa, erabakiaren azalpen-zatian adierazitako arrazoiengatik.

3.– Onartzea Ekintza Plana duen «Errenteriako Soinu-ingurua hobetzeko plana 2017-2021», 2017ko apirileko dokumentua, 5. berrikuspena.

4.– Jakinaraztea erabaki hau alegaziogile/erreklamaziogileei eta interesdunei.

5.– Erabaki honen berri ematea Eusko Jaurlaritzaren ingurumeneko sailburuordeari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Ekintza Plana duen «Errenteriako Soinu-ingurua hobetzeko plana 2017-2021», 2017ko apirileko dokumentua, 5. berrikuspena bidaltzea euskarri digitalean.

6.– Argitaratzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Errenteria, 2018ko abenduaren 4a.

Alkateordea,

JAIONE KARRIKIRI GARAÑO.


Azterketa dokumentala