Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6086

IRAGARKIA, administrazioarekiko 855/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Gobernu Kontseiluaren 2018ko uztailaren 17ko Erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 855/2018 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Erabaki horrek baliogabetzen du 2012ko abenduaren 11ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari uko egiten diona.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala