
237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6060
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 396/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 396/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Tarba Sidahamed Mohamed.
Abokatua: Amparo Higuera Varon.
Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.
Demandatua: Bahia Ahmed Baba.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-14an:
514/18 epaia, 2018ko azaroaren 14koa, MHC 396/2018 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Tarba Sidahamed Mohamed, prokuradore ANA Rosa Frade Fuentes zuela; bestetik, demandatu gisa, Bahia Ahmed Baba (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Bahia Ahmed Baba demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake alderdi demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.