Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6057

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 190/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko 190/2017 dibortzioa.

Demandatzailea: Maitane Bilbao Camacho.

Abokatua: XXXXX.

Prokuradorea: XXXXX.

Demandatua: Herby Nicolas Garcia Guerra.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2018-11-15ean, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Maitane Bilbao Camachok –auzitegietako XXXXX prokuradoreak ordezkatuta– jarri duen demanda, Herby Nicolás García Guerraren aurkakoa, zeina auzi-ihesean baitago. Horrenbestez, dibortzio bidez ezkontza hori deseginda dagoela deklaratzen dut, deklarazio horri dagozkion erabakiekin, eta neurri hauek hartzen ditut:

– Bilbao andreari esleitzen diot bien seme-alaba adingabeen gaineko guraso-ahala modu esklusiboan erabiltzeko eskubidea; dena den, guraso-ahalaren titulartasuna biena izango da.

Adingabeek debekatuta dute lurralde nazionaletik irtetea, aldez aurretik ez badute amaren baimenik edo, bestela, baimen judizialik.

Adingabeen egoitza aldatzen bada, horren berri eman beharko zaio beste gurasoari.

– XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza ama Maitane Bilbao Camachori dagozkio.

– Bisita- eta egonaldi-araubide hau ezartzen da jagoletza ez duen gurasoaren alde, hau da, Herby Nicolás García Guerraren alde, gurasoen artean akordio hoberik lortzen ez bada: gutxienez 5 egun seihileko bakoitzean, García jaunaren lan-egoerak hori ahalbidetzen badu, betiere adingabeak bizi diren herrian; horrez gain, gutxienez bisita baino astebete lehenago, horren berri eman beharko dio Bilbao andreari, jakinarazpen hori jaso dela egiaztatzeko moduko edozein bide erabilita.

Halaber, adingabeen eta jagoletza ez duen gurasoaren arteko komunikazio malgua baimentzen da, betiere modu eta ordutegi egokietan, adingabeen atsedena eta eskolako betebeharrak ez oztopatzeko.

– Ez dut hartzen familiaren egoitzaren erabilera esleitzeari buruzko erabakirik.

– Herby Nicolás García Guerrak hilean 500 euro ordaindu beharko ditu seme-alaba adingabeen aldeko mantenu-pentsio gisa, 250 euro seme-alaba bakoitzeko, 12 hilabetez. Zenbateko hori hilabete bakoitzeko lehenengo 5 egunen barruan ordaindu beharko du, Maitane Bilbao Camachok horretarako adierazitako banku-kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

– Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

– Ezkontideak bananduta bizi daitezke, ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa bertan behera uzten da, eta ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokatuta geratzen dira.

– Ezkontzaren ondasun-eraentza deseginda dagoela deklaratzen da.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1830 0000 01 019017). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko azaroaren hamabostean.

Herby Nicolas Garcia Guerra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake alderdi demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko azaroaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala