
237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6056
EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 661/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.
LEC 2000 661/2018 hitzezko judizioaren gaineko apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Jhon Alexander Rodriguez Muñoz.
Abokatua: Esther Santiago Hernandez.
Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.
Alderdi errekurritua: Paola Andrea Muñoz Torres.
Abokatua: Oscar de la Fuente Junquera.
Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.
Auzi-iheslaria: Jorge Alexander Rodriguez Puente.
Gaia: elikagaiak erreklamatzea.
Errekurtso horretan, 618/18 epaia eman da, 2018-11-16an. Hau dio epaitzak, hitzez hitz:
«Ezetsi egiten dugu Usatorre Iglesias prokuradoreak Jon Alexander Rodríguez Muñozen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen apelazio-errekurtsoa, hiri honetako lehen auzialdiko 1 zenbakiko epaitegiak 2018ko martxoaren 12an emandako epaiaren kontrakoa –elikagaiei buruzko 588/2017 hitzezko judizioko autoetan–; horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta alderdi errekurtsogileari ezartzen dizkiogu bigarren auzialdi honetako prozesuko kostuak.
Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.
Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0661-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (Bjlo, 15. XG).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»
Jorge Alexander Rodriguez Puente demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.