
237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (279 KB - 3 orri.)
- EPUB (302 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6054
EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 19ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2018ko irailaren 10eko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2017. urtean zehar euren jarduerak finantza ditzaten.
2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntza adinako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2018ko abenduaren 12an bukatzen da, egun hau barne.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.