
237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6049
EBAZPENA, 2018ko azaroaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariarena. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzetarako 2018ko deialdiaren oinarriak onartu ziren, eta burututako laguntzen deialdian aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera jakinarazten da.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak onartzen dira.
Aginduaren eranskinaren 11. artikuluak ezartzen du proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko dela. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren hiru pertsonak osatuko dute, eta ikerketa-programen arduraduna izango da batzordeburua. Pertsona hauek izendatu dira Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko azaroaren 23ko ebazpenaren bidez.
Halaber, adierazten da balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.
Esandakoaren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak emateko balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea –laguntza horiek 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez iragarri ziren–:
Batzordeburua – Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna.
Bokala – Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Industri/Merkataritza arloaren enpresa-programako arduraduna.
Idazkaria – Aitziber Medina Argüeso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.
RSS