Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2018ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
6024

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 26koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen du. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatutakoa betez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2018ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez (EHAA 116 zk., ekainaren 18koa) 2018rako diru-laguntzen deialdia egin zuen.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak –batzorde horretako kideak deialdi Ebazpenean izendatu dira– diru-laguntzak esleitzeko proposamena egin du, aipaturiko dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa betez.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017ko Dekretuaren 13.5 artikuluan xedatutakoa betez.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi honetatik kanpo uztea I. eranskinean zerrendatutako pertsonak; eranskinean bertan adierazi dira horretako arrazoiak.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei esleitzea diru-laguntzak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 26a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala