235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
MADRILGO LAN ARLOKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6014
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 307/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Nik, Maria del Carmen Martín Garcíak, Madrilgo Lan Arloko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau
Jakinarazten dut:
Fundacion Laboral de la Construccion fundazioak eta Fondo de Garantia Salarial organismoak eskatuta, Lan arloko epaitegi honen 307/2018 prozedura bideratu da, prozedura arruntari buruzkoa, Sogeprovi SLren aurka. Prozedura horretan ebazpen hau eman da:
Onetsi egiten da Fundacion Laboral de la Construccion fundazioak Sogeprovi, SLren aurka jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut 2016. urtean ordaindu beharreko kuotengatiko 7.215,55 euro ordaintzera.
Erants bekio epaia dagokion liburuari eta egin bedi horren lekukotza, autoekin batera jartzeko, eta jakinaraz bekie alderdiei ezen, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen Legearen 191. artikuluari jarraikiz, haren aurka erregutze-errekurtsoa jar dakiokeela Madrilgo Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salari.
Sogeprovi, SL sozietateari legez jarritako moduan jakinarazteko –non dagoen ez dakigunez gero–, ediktu hau egiten dut Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari jakinarazten zaio ezen, hurrengo jakinarazpenak egiteko, ebazpenaren edo zedularen kopia bat jarriko dela bulego judizialean, horretarako ezarritako bidea erabiliz, salbu eta autoak, epaiak edo dekretuak badira, prozedurari amaiera emateko badira, gorabehera bat konpontzeko badira edo epatzeko badira.
Madril, 2018ko arazoaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.