
232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (210 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5956
IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 26koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez HABEren mailak egiaztatzeko 2017. urteko azterketa-deialdiei zegozkien ordainsarien bidegabeko ordainketen itzulketa-espedienteen ebazpenak jakinarazten diren.
HABEko zuzendariak, HABEren mailak egiaztatzeko 2017. urteko azterketa-deialdiei zegozkien ordainsarien bidegabeko ordainketak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen 212/1998 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera.
Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpenak eranskinean zerrendatutako pertsonei jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Interesdunei jakitera ematen zaie, ebazpenok amaitu egiten dutela administrazio-bidea eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela HABEko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko ebazpenaren testu osoa, HABEren zuzendaritza nagusiko bulegoetan, Vitoria-Gasteiz kalean 3-6. solairuan, 20018 Donostian.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2018ko azaroaren 26a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS