Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A. (SPRI)
5923

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 23ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, aldatzen dira «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» programak arautzen dituzten araudiak.

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» Laguntza Programen aldaketak; hauxe da ebazpen horren edukia:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI 2020), Euskadiko Agenda Digitala 2020 (AD@2020) eta Europarako Agenda Digitala 2020 Planetan jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira lehiakortasuna hobetzea eta Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) euskal enpresetan txertatzea helburu duten laguntza programak.

Horrela, beraz, «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» Laguntza Programak diseinatu ziren.

Testuinguru horretan, ikusi da ekitaldi honetan ugaritu direla programa batzuetara aurkeztutako proiektuak. Aitzitik, eta proiektu kopurua murriztu ez bada ere, beste programetara aurkeztutako proiektuek jaso duten zenbatekoa txikiagoa izan da batez beste. Hala, esleitutako baliabideak zuzen banatzeko, eta ahalik eta proiektu gehien babesteko, aldatu egingo dira programa bakoitzari esleitutako baliabideak, hots, Laguntza Programa horien araudietan jasota daudenak.

Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Innobideak-2018» Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluko lehenengo apartatuaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko, erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2.650.000 euro dira, eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.»

Bigarrena.– «Ciberseguridad Industrial 2018» Laguntza Programaren araudiko 5. artikuluko lehenengo apartatuaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko, erabiliko diren baliabide ekonomikoak 1.050.000 euro dira, eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.»

Hirugarrena.– «Basque Industry 4.0. 2018» Laguntza Programaren araudiko 5. artikuluko lehenengo apartatuaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko, erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2.100.000 euro dira, eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.»

Laugarrena.– «Industria Digitala» Laguntza Programaren araudiko 5. artikuluko lehenengo apartatuaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko, erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2.528.557 euro dira, eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.»

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea ebazpen hau, zeinak aldatzen baititu «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» laguntza programen araudiak.

Bilbao, 2018ko azaroaren 23a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala