Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5918

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 888/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 888/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Angelica Maria Castillo Ortiz.

Abokatua: Fernando Añua Salazar.

Prokuradorea: Irune Otero Uria.

Demandatua: Marco Antonio Garzon Bustamante.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan 510/2018 epaia eman zen 2018-11-09an, eta idazpuruak honela dio, hitzez hitz:

510/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazortziko azaroaren bederatzia.

Ebazpen hau eman du Vitoria-Gasteizko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek, auto hauek ikusita: epaitegi honetan bideratu diren guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 888/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Angelica María Castillo Ortiz, demandatzailea, Otero Uria prokuradorearekin; eta bestetik, Marco Antonio Garzon Bustamante, demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Marco Antonio Garzon Bustamante demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala