Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5917

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 567/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 567/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Maria Luz Lodeiro Crespo.

Abokatua: Julio Mendez Arinas.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Demandatua: Jose Viñas Alvarez.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2018-11-09an, eta 508/2018 epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

508/2018 EPAIA

Vitoria-Gaseiz, bi mila eta hemezortziko azaroaren bederatzian.

M. Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 567/2018 prozeduran autoak. Eta horietan parteak honakoak izan dira: demandatzaile legez M. Luz Lodeiro, Lascaray prokuradorearekin; demandatu legez Jose Viñas Alvarez, auzi-ihesian dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena; eta adingabekoen interesak defenditzearren Fiskaltzak ere parte hartu du. Eta ebazpena eman da oinarri hauekin:

Jose Viñas Alvarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala