Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5915

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 383/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 383/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Limite 24 SLk eskatuta, Nerea Rascon Jatoren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

106/2018 EPAIA

Eibar, 2018ko irailaren 13a.

Nik, Maria De Pablo Guerrerok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 383/2017 hitzezko judizioko autoak; horiek Límite 24H SLk eskatuta egin dira, haren sozietate-administratzaile bakarra den Marta Calvo Entiok ordezkatuta, Nerea Rascon Jatoren aurka, zeina ez baita prozeduran pertsonatu eta auzi-ihesean baita. Ebazpen hau ematen dut:

EPAITZA

Osorik baiesten dut alderdien arteko kontratu-harremana dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeko demanda, Límite 24H SLk aurkeztua, Nerea Rascon Jatoren aurka. Horrenbestez, Nerea Rascon Jato alderdi demandatua kondenatzen dut Límite 24H SL auzi-jartzaileari 750 euro ordaintzera; zenbateko horrek Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluko prozesuko interesak sortuko ditu.

Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilaren Legea, 455.1 artikulua).

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut nik, Maria De Pablo Guerrerok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Eta Nerea Rascon Jato demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko azaroaren hamalauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala