Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5913

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1627/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 1627/2017.

Demandatzailea: Arisleidy Rosario Disla.

Abokatua: Eneko Olano Louvelli.

Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lertxundi.

Demandatua: Domingo Bienvenido Ramirez Martinez.

Gaia: seme-alaben arteko harremanetarako behin betiko neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-10-03an, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko neurriak behin betiko aldatzeko demanda, Arrizabalaga Lerchundi prokuradoreak Arisleidy Rosario Disla-ren izenean eta ordez jarritakoa, Domingo Bienvenido Ramirez Martinez-en aurka, zeina prozesuan auzi-iheslari deklaratu baita; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, neurri hauek erabakitzen dira:

1.– Guraso-ahala: guraso-ahalaz baliatzeko eskubidea esklusiboki amari ematen zaio, eta, aitari dagokionez, eten egiten da eskubide horretaz baliatzeko aukera.

2.– Bisita-araubidea: aitaren alde ezarritako bisita-araubidea eteten da, 11/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gaineko autoak direla-eta epaitegi honek 2016-12-16an emandako 417/2016 epaian; aita agertzen bada, bisita-araubidea adostu egin beharko da edo araubide berri bat eskatu beharko du.

3.– Domingo Bienvenido Ramirez Martínez aitak debekatua du Logan Noah Ramirez Rosario adingabearekin lurralde nazionaletik irtetea, ez badu epailearen baimenik.

Bere horretan uzten dira aipatutako epaian erabakitako guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko gainerako neurriak.

Ez da kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Domingo Bienvenido Ramirez Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala