Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5910

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 660/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (660/2017).

Demandatzailea: Aminata Fall.

Abokatua: Juan Maria Frade Pereira.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Demandatua: Modou Niang.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Lehenengoa.– Baiesten dut Aminata Fall andreak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

I.- Amari esleitzen zaio adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.

II.– Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezartzen.

III.– Modou Niang jaunak hilean 200 euro ordaindu beharko ditu adingabeko alabarentzako mantenu-pentsio gisa, aurreratuta ordaindu ere, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, aitak horretarako izendatzen duen kontu korronte edo aurrezki-libretan.

Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako kontsumoko prezioen indizeen aldaketen arabera.

Guraso biek ordainduko dituzte erdibana seme-alaba adingabeen aparteko gastuak. Seme-alabek eragindako ustekabeko gastu horiek bi baldintza bete behar dituzte: jagoletza ez daukan gurasoak erdibana ordaintzeko baimenduta egotea edo behar-beharrezkoak izatea. Bi baldintza horiek bete eta aurreikus daitezkeen gastuak ere aparteko gastuen barruan sartuko dira, esate baterako: gastu medikoak (aurreikusiak zein ez), baldin eta Gizarte Segurantzak ordaintzen ez baditu. Halakoen gainean ados jarri ezean, agintaritza judizialak ebatziko du zer egin.

Laugarrena.– Guraso bati ere ez zaizkio ezartzen kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zer alegaziotan oinarritzen den, eta zein den apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuen eta kontsignazioen kontuan (kontu zenbakia:.... ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Modou Niang demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala