Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5904

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 22koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen dekretu-proiektua.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez, aldez aurretiko onespena eman zitzaion Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen dekretu-proiektuari.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapen orokorrek entzunaldi-izapidea izan behar dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komeni baldin bada, jendaurrean jarriko dira.

Alde horretatik, dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko aginduan adierazita dago jendaurreko izapidea egitea egin behar zela izapidetzen ari zen arauan interesa duten eragile sozialen ahalik eta parte-hartzerik handiena bermatzearren.

Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun baliodunetan, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Lehengo apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak egite aldera, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala