Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2018ko azaroaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5884

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 141/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 141/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ghania Ould Toumi.

Abokatua: Monica Blanca Rico Mendiguren.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: Rabah Berrabah.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-05ean. Hona hemen epaitza:

491/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz (Araba), 2018ko azaroaren 5a.

Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 141/2018 adostasunik gabeko dibortziorako autoak. Hauek dira alderdiak: demandatzaile legez, Ghania Oud Toumi, del Bello prokuradorearekin; demandatu legez, Rabah Berrabah, auzi-ihesean, ordezkaritza prozesalik gabe; eta adingabekoen interesak defenditzearren Fiskaltzak ere parte hartu du. Eta Erregearen izenean eta oinarri hauekin bat etorriaz, ebazpena eman da:

Rabah Berrabah demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala