Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2018ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

RESIDENCIAL SANTUTXU 2009 S. COOP.
5864

IRAGARKIA, Residencial Santutxu 2009, S. Coop. kooperatiba deuseztatzeari eta likidatzeari buruzkoa.

Likidazioan den Residencial Santutxu 2009, S. Coop. Kooperatibak –IFK: F-95602488– 2018ko urriaren 1ean enpresaren egoitzan –Santutxu kalea 90, 48006 Bilbao– egindako bazkideen ezohiko batzar nagusian, bertaratuek eta ordezkatuek aho batez onartu zuten kooperatiba deuseztatu eta likidatzea, eta Beatriz Martinez Luzarraga likidatzaile izendatzea; onartu zuten baita ere likidazio-txostena, likidazioaren azken balantzea eta sozietatearen ondasunak esleitzeko proiektua. Hona hemen xehetasunak:

(Ikus .PDF)

Sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua: kooperatibaren ondasuna hasieran ekarpenak egin zituztenei ekarpenak itzultzeko erabiliko da, eta gainerakoa likidazio-gastuetarako (367,93 euro).

Erabaki horiei buruzko dokumentazioa kooperatibaren egoitzan jasota geratu da, interesdunen eskura.

Bilbao, 2018ko urriaren 31.

Likidatzailea,

BEATRIZ MARTÍNEZ LUZARRAGA.


Azterketa dokumentala