
229. zk., 2018ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5859
EDIKTUA, 817/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 817/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Allianz Compañía de Seguros y Reaseguros SA.
Abokatua: Maria Jose Murua Etxeberria.
Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.
Demandatua: Francisco Arturo Garcia Zabala.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da, 2018-11-07an.
501/18 epaia, 2017ko azaroaren 7koa, hitzezko judizioko 817/2018 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Allianz Compañía de Seguros y Reaseguros SA, Marta Paul Nuñez prokuradore zuela; bestetik, demandatu gisa, Francisco Arturo Garcia Zabala (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epai horren aurka ezin da apelazio-errekurtsorik jarri.
Francisco Arturo Garcia Zabala demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS