
229. zk., 2018ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5857
EDIKTUA, 554/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
Epaitegi honetan bideratutako 554/2017 prozedura arruntean antolaketa-eginbidea eman da 2018ko irailaren 25ean.
Araceli Dual Dualen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak parte dira prozeduran, baina non bizi den ez dakigunez, honen bidez 2018-07-02ko epaia jakinarazten da, eta aditzera ematen da ebazpen judizial horren kontra errekurtsoa jartzea dagoela.
Apelazio-errekurtsoa.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.
Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.
Eta prozedurako alderdi diren Araceli Dual Dualen jasauspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena legeak agindu bezala egiteko, helbidea ez baitugu ezagutzen, ediktu hau egin eta izenpetzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Organo judizialari ohartarazten diot hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.
Bilbao, 2018ko irailaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS