
229. zk., 2018ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (348 KB - 18 orri.)
- EPUB (1311 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5851
EBAZPENA, 2018ko azaroaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira garapenerako 2018. urterako lankidetza-proiektuetarako.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusiaren 2018ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2018. urteko deialdia (maiatzaren 25eko EHAA, 100. zk.).
Ikusi da laguntzak emateko egindako proposamena, zeina deialdi-ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraikiz egin baita; egin ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideei buruzko balorazioa eta azterketa teknikoa; onartu da Artezkaritza Kontseiluaren 2018ko azaroaren 19ko batzarrean. Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean agertzen diren erakundeei emango zaizkie, betiere eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.
Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean agertzen diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ez onartzea III. eranskinean agertzen diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
RSS