Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2018ko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5839

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 298/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 298/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Owens Agogbe Agogbe.

Abokatua: Javier Garcia Linage.

Prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.

Demandatua: Winston Osamwoyi Omoruyi.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-09ean. Hona hemen epaitza:

509/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M.ª Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 298/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Owens Agogbe Agogbe, demandatzailea, Elorza Barrera prokuradorearekin; eta bestetik, Wiston Osamwoy Omoruyi, demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Winston Osamwoyi Omoruyi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala