Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2018ko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5837

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 464/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 464/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ignacio Sanchez Vargas.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Maria Isabel Carrion Niso.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-31n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Ignacio Sánchez Vargasek M.ª Isabel Carrion Nisoren aurka jarritako demanda, eta, beraz, M.ª Isabel Carrion Niso kondenatzen dut 50 euro gehi ebazpen honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera.

Ez da kosturik ezartzen.

Maria Isabel Carrion Niso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala