Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2018ko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5834

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 621/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Gisela Cifrian Gilek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zulupeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

621/2016 judizioan, epaia eman dela 2018-03-09an.

Ezin izan denez Victor Jose Cantero Maeztu lokalizatu, ediktu honen bidez jakinarazten zaio ebazpena.

Jakinarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela, bulego judizial honetan idazkia aurkeztuz, hiru eguneko epean, jakinarazpena egiten denetik.

Era berean, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, bost eguneko epean, edo subsidiarioki, erreforma-errekurtsoarekin batera, erreformakoa onartzen ez bada.

Ebazpenaren edukia osorik ezagutzeko, epaitegi honen bulegoan aurkeztu ahal zara.

Jasota gera dadin, eta Victor Jose Cantero Maezturi jakinarazteko balio dezan, idazki hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko azaroaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala