Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2018ko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5831

EDIKTUA, 45/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 45/2018 hitzezko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Epaia eman da, 2018-11-07an, epaitegi honetan bideratu den 45/2018 hitzezko judizioaren prozeduran.

Prozeduran alderdi izan den Fernando Amaya Escuderoren egungo helbidea ezezaguna denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio prozedura horretan emandako epaia, eta adierazten zaio haren aurka ezin duela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Honako arau hauetan ezarrita daude irizpde horiek: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta hurrengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen du zuzentarau horrek).

Fernando Amaya Escuderori behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao, 2018ko azaroaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala