Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2018ko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5829

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 13koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei esleitutako diru-laguntzak, hain zuzen ere ikasturte osoko eskaera egin ondoren hasi diren taldeentzat 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emandakoak.

2017ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen HABEko zuzendariaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Ebazpenaren 7.4 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ere egingo dira esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak. Diru-laguntzak erakundeetako langilez osatutako eta ikasturte osorako eskaera egin ondoren hasitako taldeen euskara-ikastaroengatik emango dira (ikasturte erdirako eskaera). Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2018ko azaroaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala