Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5800

IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 9koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, VG BI 128/18 espedientearekin lotutako dokumentazioa aurkezteko errekerimendua jakinarazteko dena. Espediente hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaizkien diru-laguntzei buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da aurrez aurre jakinaraztea eskatutako dokumentazioaren errekerimendua; beraz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Honen bidez, beraz, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunari ohartarazten zaio ezen, epe hori igaro eta gero ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela diru-laguntzaren eskaeran atzera egin duela.

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala