227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5795
EDIKTUA, ondasunak zaindu edo administratzeko ahala gaizki erabiltzearen ondoriozko babes-neurriei buruzko 682/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: X26 682/2018.
Alderdi demandatzailea: Fiskaltza.
Alderdi demandatua: María de la Luz Talavera Doncel eta Miguel Angel Aldonza Arias.
Gaia: borondatezko jurisdikzioa.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratutako X26 682/2018 borondatezko jurisdikzioan, 569/2018 autoa eman da; hauek dira alderdiak: demandatzaile gisa Fiskaltza, eta demandatu gisa María de la Luz Talavera Doncel eta Miguel Ángel Aldonza Arias.
Miguel Ángel Aldonza Arias demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.