Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2018ko azaroaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5775

EDIKTUA, falta arinei buruzko 1043/2014 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Gisela Cifrian Gilek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zulupeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Maria Cristina Fernandez Fernandez epaitegi honetako epaileak 2017-12-15ean epaia eman duela delitu arinei buruzko 1043/2014 judizioan.

Abdeljalil Htiti (AIZ: X1433062R) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko azaroaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala